Aurkezpena

30 begiraletik gorako lan talde ederra osatzen dugu Txantxangorri Aisialdi Elkarteak. Aisialdira zuzentzen dugu gure jarduna, jolaserako guneak eskainiz. Haur eta gaztetxoentzako pentsatutako eta diseinatutako Ekintzen Programaren bidez, aisialdi hezitzailea eskaintzea dugu helburu. Jolasaren eta jostailuen bidez, haurra garatzeko helburu zabalagoa lantzen dugu.

Lapazorri elkartea ludoteka eta gaztelekua barnebiltzen dituen elkartea da. Elkarte hau, noski, Txantxangorriren barruan dago, eta hau arduratzen da bere kudeaketa eta antolamenduaz. Hala ere, Lapazorriko begiraleek, asteroko batzarrak egiten dituzte Luardon. Edozein zalantza edo iradokizun izan ezkero, ongietorriak izango zarete batzar hauetan. Atal honetan, 2 zerbitzuen informazio nagusia azalaraziko dugu; eta baita zerbitzu hauetan egiten diren ekintzak ere.

IRATXO LUDOTEKA:

  • Egunak: astelehenetik ostiralera (asteazkenak kenduta).
  • Ordutegia: 16:15-17:15 3-4 urtekoak; 17:15-18:15 5 urtekoak eta LH 1 kurtsokoak; 18:15-19:15 LH 1-etik aurrerakoak.
  • Begiraleak: Iune Sanchez eta Leire Gomez.
  • Emaila: iratxoludoteka@gmail.com

LAPATXOKO GAZTELEKUA:

  • Egunak: ostirala, larunbata eta igandea.
  • Ordutegia: ostiraletan eta larunbatetan 17:00-21:00; igandetan 17:00-20:00.
  • Begiraleak: Leire Irizar eta Ur Lete.
  • Emaila: lapatxokogaztelekua@gmail.com